Pertsonen kudeaketan eta antolaketan aritzen diren erdi mailako, saileko edo proiektuko arduradunei zuzendutako ikastaroa jarriko du martxan irailaren 14ean hasiko den ikastaroa. Bertan, oinarri tekniko sendoa duten baina taldeen gidaritzan trebetasunak garatu eta sakondu behar dituzten arduradunei ezagutzak eskainiko zaizkie. Izan ere, taldeak kudeatzeko gaitzen duten alderdi ezberdinak definitu, arduradun izateko oinarrizko konpetentziak ezagutu, kudeaketarako eta harremanetarako konpetentzietan sentsibilizatu eta sailak kudeatzeko tresnak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.
Ikastaroa pertsonak euren kargu dituztenei, garapen pertsonal eta profesionalaz arduratuta dauden pertsonei eta industriako zein industriarekin lotutako zerbitzuetako arduradunei zuzenduta dago zehazki. Ikastaroa MAS Innovación Organizacional enpresako Ana Maria Reoyok eskainiko du Debagoieneko Mankomunitatean, Arrasaten, eta gazteleraz izango da. Bost orduko lau talde sesioetan banatuta egongo da eta eduki teorikoa simulazioekin eta kasu praktikoekin tartekatuko da.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago Debagoieneko Mankomunitatearen webgunean aurkitu daiteke. Ikastaroa doakoa da eta plaza mugatuak ditu, beraz, aurrez izena eman beharra dago irailaren 8a baino lehen.