Gaineratu dute bihar enpresa batzordea zuzendaritzarekin batzartuko dela, "enpresaren proiektua birpentsatzeko esperoan". Halaber, "plan solido eta zehaztua" eskatuko diote zuzendaritzari "non lanpostuak mantentzen diren eta Euskal Herria ez den desindustrializatzen".
220 langile gutxiago
Gogoan izan beharra dago Edesa Industrialeko zuzendaritzak uztailean prentsaren bidez iragarri zuela "produkzio lerroetan proposatzen diren doikuntzek Garagartzako plantaren itxiera ekarriko" luketela.
Ildo beretik, aditzera eman zuen Edesa Industrialen jarduera bideragarri izateko, langile kopuru osoa 130-160 bitartekoa izan beharko dela, eta horrek ekarriko duela, besteak beste, Garagartzako plantaren itxiera; izan ere, "bertako negozio lerroen kontribuzio marjina negatiboak ez du lagatzen jarduerarekin segitzen".