Euskal Ligak irailaren 10ean hasiko du denboraldia eta Leintz Arizmendik Añorgaren aurka jokatuko du lehen partidua, etxetik kanpo.
Denboraldia gertatzeko lanak dagoeneko hasi ditu taldeak Esti Loiti eta Andoni Ezkurraren gidaritzapean. Arizmendiko, Mondrako eta UDAko neskek bat egin dute Leintz Arizmendi taldea osatzeko, eta gogotsu ekin diote lanari aurrez aurre duten erronkari heltzeko.