Araotz inguruak ezagutzeko geoibilbidea

Maite Txintxurreta 2017ko abu. 18a, 08:00

Domekan, hilak 20, Aitzuloko begia edota Sandailiko kobazuloa eta bertako kondairak ezagutzeko parada izango da, Geoaizkorri egitasmoaren baitan antolatutako ibilbidean. Ingurune horren ondare geologiko, natural nahiz kulturala ezagutzera ematea du helburu hitzorduak.

Geoibilbidea 09:30ean abiatuko da Arrikrutzeko kobetako aparkalekutik. Parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 082000 deituta edo arrikrutz@onati.eus -era idatzita, eta pertsonako bost euro ordaindu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak