Abuztua ere kulturaz blai

Xabi Gorostidi 2017ko abu. 2a, 22:00

Urte osokoa baino txikiagoa izan arren, abuztuan ere izango da kultura eskaintzarik. Debagoieneko hainbat auzotan festak izango dira, baina horrez gain, zuzeneko musika eta kale antzerkia, besteak beste ez dira faltako. 

Bergaran, hasita, joan den egubakoitzean Hendrik Rover & Los Miticos GT’s taldeak Berumuga musika zikloa itxi ostean, abuztuan izango da zertaz gozatu. Abuztuaren 3an, Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna izango da Fraiskozurin arratsaldeko zortzieta hasita; abuztuaren 9an, Joseba B. Lenoir gitarra jotzaile ezagunak joko du Fraiskozurin gaueko hamarretan; abuztuaren 16an, musika eta dantza emanaldia izango da Iralan arratsaldeko zortzietan Arantza eta Pantxo, Nika Bitchiashvili eta Jon Cañaberas musikariekin eta Roque eta Giselle dantzariekin; abuztuaren 23an, Zirkun Zirko taldearen Bidaiabizitzen ikuskizuna izango da Arrizuriagan arratsaldeko zortzietan; eta, bukatzeko, abuztuaren 30ean BraZZet MV Brass band taldeak joko du Labegaraietan. Hori ere arratsaldeko zortzietan izango da.

Donostiako Hamabostaldia Oñatin

Oñatin, bestalde, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan Errenteriako Landarbaso abesbatzak Carmina Burana pieza ezaguna interpretatuko du, besteak beste, Arantzazuko santutegian. Abuztuaren 18an izango da, arratsaldeko zazpietan. Aurretik, goizeko hamaika t’erdietan, Tanjentziak izeneko umeendako tailer bat egingo dute Gandiagan.

Aretxabaletan, herriko jai nagusiak hilaren 13an hasi eta 17an bukatuko diren arren, egongo da zertaz gozatu abuztuan. Abuztuaren 30ean, esaterako, kale antzerki interesgarri batez gozatzeko aukera eskainiko du Patata Tropikala taldeak. Amona Joxeparen istorioak antzezlanarekin etorriko dira Aretxabaletako Herriko plazara, arratsaldeko zazpi t’erditik zortzi t’erdira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak