Eroskik belaunaldi berriko 78 denda gehiago

Jokin Guridi 2017ko uzt. 31a, 12:35

Urteko lehen zatian, 57 denda birmoldatu ditu, supermerkatu propio ba ireki du Donostian eta frankizia erako beste 20 ireki ditu kooperatibak. Batez ere Balearretan egin du esfortzua, 10 denda Zurekin eredu komertzialera moldatuz. Guztira, belaunaldi berriko 590 saltoki ditu orain distribuzio taldeak, horietatik 28 hipermerkatuak direlarik.

Eraldaketa honen ondorioz, 247 lanpostu berri sortu dira eta guztira 16 milioiko inbertsioa egin du talde kooperatiboak. Honetaz gain, pertsonen gaitasunak hobetzeko 78.000 ordu eman ditu langileak prestatzen, lehiakortasun handiagoa eskaintzeko eta bezeroari arreta pertsonalagoa emateko; era berean, langile taldeen autokudeaketa indartu da dendak hobeto egokitzeko bezeroek espero duten horretara.

“Nabarmentzekoa da Donostian ireki den supermerkatu berria, zeren eta denda propioen irekiera ziklo berri bat abiatzen dugu harekin, eta horretan jarraituko dugu datozen hilabeteetan”, esan du Rosa Carabelek, Eroskiren Sare Komertzialeko zuzendari nagusiak. “Eroskiren eraldaketa aldi honetan, asmoa birmoldatzea baino gehiago da dendei errotiko bira bat ematea. Beste edozein denda lehiakidetatik bereizi nahi dugu, gure bezeroei kalitatean eta zerbitzuetan balio handiagoa emanez eta prezio hobeak eskainiz”, gehitu du.

Janari freskoari protagonismo berezia ematen diete saltoki hauetan. Izan ere, gaur egun 23.791 produktu saltzen ditu ekoizpen lokal gisa, hau da, haren denda bakoitzaren inguru hurbilean ekoitziak; eta, iaz, tokiko ekoizleen 2.787 berrikuntza gehitu zituen apaletan. Honetaz gain, belaunaldi berriko dendetan osoki elikadura ekologikorako eta dietetikorako pentsatua dagoen atal bat jarri du elikadura osasungarria sustatzeko.

Gainera, efizientzia energetikoa hobetzeko zenbait neurri aplikatzen dira. Esaterako, 2012an garatu zuten isuririk gabeko lehen dendan energiaren kontsumoa %60 jaistea lortu zen, ohiko supermerkatu batekin alderatuta. Horretarako, saltokiaren diseinu klimatikoa eta hotz instalazioak zaintzen dira, eta, horrekin batean, argiztapen sistema eta hondakinena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak