Mundukideren III. Kros solidarioa urriaren 22an jokatuko da Urkulun

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko abu. 1a, 07:59

Mundukide lasterketa solidarioa (2016)

Hirugarrenez egingo da kooperatiben arteko Mundukide lasterketa solidarioa. Aurreko bi urteetan krosa uztailean egin ostean, aurten urrian egitea erabaki da; urriaren 22an, hain justu ere. Nobedade moduan, bi modalitate berri gehituko zaizkio taldeen arteko lasterketari, oinezkoa eta nordic walking.

Urriaren 22an, domeka, kooperatiben arteko Mundukide lasterketa solidarioa egingo da. Hala, urriaren 17an aldarrikatzen den Pobreziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat egingo du lasterketak. Kros solidarioa lehenengoz 2015ean egin zen, Aretxabaletako Urkuluko urtegiaren inguruan. Aurten hirugarren aldiz egingo da lasterketa, kooperatibentzako urteroko hitzordua bilakatu delarik.

Korrika, oinez edo nordic walking  modalitatean

Mundukidetik jakinarazi dutenez, lasterketa egunean, animatzera joaten den jendearen ohiko komentarioa izan ohi da denek ezin dutela lasterketan parte hartu. Horri erantzuna emateko helburuarekin, aurten parte hartzeko bi aukera berri gehitu dituzte. Taldeen arteko lasterketa egiteaz gain, kooperatibetako langileek oinez edo nordic walking modalitatean parte hartu ahalko dute. Bi modalitate berri hauek ez dira lehiakorrak izango eta publiko guztiarentzat izango da.

Izen ematea

Urriaren 15a baino lehen eman beharko da izena eta pertsonako 15 euro ordaindu beharko da parte hartzeko.

www.mundukide/lasterketa

www.mundukide/nordicwalking

www.mundukide/ oinezko froga

Informazio gehiago Mundukideren webgunean.

Erlazionatuak

Mundukideren kros solidarioa

Mirari Altube Arrese 2016 uzt 03 Aretxabaleta   Arrasate

'Batu taupadara!' kros solidarioa

Mirari Altube Arrese 2015 uzt 05 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak