Realeko entrenatzaile Eusebiok bertatik bertara jarraitu gura du Andoni Gorosabel, eta talde txuri-urdina Holandan egiten dabilen prestakuntzan parte hartzen dabil jokalari arrasatearra. Real Unionen utzita egon den urtean ondo aprobetxatu du denbora –29 partidu jokatu ditu, eta gol bat egin du Bigarren B mailan– eta klubak Sansen jokatzeko eskaintza egin dio, eta horrekin batera, kontratua 2019ko ekainera arte arte luzatu du Gorosabelek.
Duela hilabete sinatu zuen Gorosabelek –Lorenekin argazkian– kontratu berria. Argazkia: www.realsociedad.com