Debagoiendarrak podiumean Euskadiko mendi bizikleta jaitsiera txapelketan

Mirari Altube Arrese 2017ko uzt. 24a, 15:40

Zugaztietan (Bizkaia) jokatu zen atzo Euskadiko Down Hill edo mendi bizikleta jaitsiera txapelketa eta hiru debagoiendar izan ziren podiumean: Jon Fernandez antzuolarra (kadete mailan), Unai Larrea antzuolarra (junior mailan) eta Txomin de Vega elgetarra (Master 30). Hirurak dira, gainera, openeko lider, baita Manu Castro ere (Master 40).

Horiekin batera Mikel Fernandez, Jonen anaia, izan zen Zugaztietan eta elite mailan jokatu zuen horrek. Jon Larrea antzuolarra eta Oxel bergararra ere joan ziren, baina 13 urte izanik oraindik ezin dute lehiatu; horiei lasterketa zabaltzen utzi zieten. Ilusio handiarekin eta gogotsu dihardute lanean gaztetxoek, euren txanda noiz iritsiko zain.

Openeko liderrak

Txomin de Vega sekulako opena egiten dabil, izan ere, lehen hamarren artean sailkatu da proba guztietan. Jon Fernandez eta Unai Larrea ere ez dira atzean geratu, eta Manu Castro ere ezin hobeto dabil; atzo, Zugaztietan izan ez arren lider jarraitzen duelako bere kategorian. 

Udako atsedenaldia hartuko dute orain lasterkariek, eta hurrengo probak udazkenean jokatuko dituzte: irailean Ortuellan herri barruko proba, Down Town; eta urri inguruan, Bilbo aldean.

Txomin de Vega, atzo, Zugaztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak