Ampo taldeko Xabier Berasategi garaile Arantzazuko Igoeran

Maider Arregi 2017ko uzt. 22a, 19:28

Eskalatzaileendako mendi kriteriuma da Arantzazuko Igoera; eta "esplosiboa" den lasterketa honetan lehena helmugaratzen Ampo taldeko Xabier Berasategi izan da (01:45:26). Lehen Oñatiarra berriz, Ulma taldeko Julen Otero (01:47:53).

Bigarren, zazpi segundo eskasera (01:45:26), Victor Alvaro taldeko Jokin Sarasola txirrindularia helmugaratu da. Lehen oñatiarra Ulmako Julen Otero izan da. Lehen hamabost txirrindulariko taldea zihoala baina, katea atera zaio eta penaz, iritsi dela helmugara azaldu du. "Oso ondo aurkitu naiz aurreneko taldean, baina, katea atera zait eta denbora galdu dut", kontatu du Oterok.

Emakumezkoen artean lehena helmugaratzen Bizkaia-Durango taldeko Lierni Lekuona izan da ordubete eta 50 minutuko denbora eginda. Aurtengo igoerak baina, ibilbidea estreinatu du eta 70 kilometroko egin dute. Aloñako Txirrindularitza saileko presidente Kepa Umerezek balorazio positiboa egin du: "Aurtengoa ezberdina izan da baina polita. Denbora ere polita eta Arantzazu 23 minutu eta 16 segundotan igo du azkarrenak. Beste urtetan baino parte hartze handiagoa izan da. Iaz 60 inguruk hartu zuen parte eta aurten 105 txirrindularik".

 

Erlazionatuak

Arantzazuko Igoera

Imanol Soriano 2017 uzt 22 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak