Maila ederra erakutsi dute bailarako pilotariek San Migel txapelketan

Maider Arregi 2017ko uzt. 22a, 10:41

Eguenean hasi zen XXXV. San Migel pilota txapelketa. Atzo, egubakoitza, berriz, gainontzeko bi partidak jokatu ziren Oñatiko Zubikoa pilotalekuan.

Eguenean, Oñatiarren arteko lehia ikusteko aukera izan zen Zubikoa pilotalekuan. Alberdi-Perez  pilotarien arteko lehian, Alberdik eskuratu zuen garaipena (22-12). "Emaitzagatik partidu erraza izan zela dirudien arren,  partida lehiatua, gogorra izan zen", argitu du Josu Osa entrenatzaileak.

Atzo, egubakoitza, jokatu ziren beste bi partiduak. Lehen partiduan Murua-Balerdi bailarako bikoteak Iriarte-Oliden bikotearen aurkako partiduan garaipena lortu zuen (22-14). "Arrasatearrak eta Antzuolarrak partidu polita jokatu dute. Maila ona erakutsi dute eta garaipena lortu dute gainera", azaldu du Osak.

Bigarren partiduan ere Oñatiko Biain pilotariak eta Markiñako Ibarloza pilotariak osatutako bikoteak garaipena eskuratu zuen. 22-16 markagailuan, Osa-Cordon bikotea mendean hartu zuten-eta. "Bikote moduan oso ondo moldatzen dira Biain eta Ibarloza. Partidu polita hau ere jokatu zena".

Abuztuan etenaldia egingo dute baina, uztailaren 28an jokatuko da txapelketako opor aurreko azken partidua.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak