goiena.eus

"Zuzendaritzaren erabakia erabat arbuiatzen dugu"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

"Erabat arbuiatzen dugu atzo zuzendaritzak hartu zuen erabakia, ez datorrelako bat eurekin izandako batzarrean adostu genuenarekin (…) Enpresak gaur eman digun idazkiak berretsi egiten du atzo adostutakoa: 30 langileen lan etetearen EREa erretiratu egingo dutela eta mahai bat eratuko dela Fagor CNArendako proiektu bat sortzeko", adierazi dute Langile Batzordetik.

"Zuzendaritzaren erabakia erabat arbuiatzen dugu"
Garagartzako plantatik irteten, bilera amaitu eta gero. | Ikusi handiago | Argazki originala

Edesa Industrial eta Geyser-Gastech-eko Langile Batzordeak gaur goizeko batzarraren ostean bidali dute jakinarazpen hori.

Gaineratu dute sortu gura duten Fagor-CNArendako proiektu berria "lanpostuetan eta etorkizunean" oinarrituta egon beharko dela, eta hori lantzeko eratu behar den mahai horretan, Eusko Jaurlaritza eta Fagor S. Coop. egon behar direla, euren ustez; "350 lagunendako proiektua defendatuko dugu. Ulertzen dugu hori posible dela".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa