goiena.eus

"Arrasateko Udalak ezin du inolaz ere onartu planteamendu hau"

  Ekonomia  Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza

"Edesa Industrialen egoeraren inguruan entzun ditugun azken berriak onartezinak dira. Uztailaren 3tik enpresaren esplikazioen zain jarraitzen du Arrasateko Udalak", jakinarazi dute.

"Arrasateko Udalak ezin du inolaz ere onartu planteamendu hau"
Arrasateko udaletxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Prentsa ohar bidez, Edesa Industrialek egindako proposamenaren gainean, Arrasateko Udalak adierazi du ezin duela "inolaz ere onartu plantemanedu hau, eta adostutako lan mahaia lehen bai lehen martxan jartzea exigitzen diogu enpresari". 

"Prentsaren bitartez"

Jakinarazi du langileek atzo "bi akordio garrantzitsu" lortu zituztela enpresarekin: "garbiketa sekzioko 30 langile kaleratzeko Enplegua Erregulatzeko Espedientea bertan behera uztea eta proiektu berri baterako mahai bat osatzea hurrengo partaideekin: enpresako zuzendaritza, langileen ordezkaritza, markaren jabea den Fagor S.Coop eta Eusko Jaurlaritza. Ostera, ordea, eta betiko lez, prentsaren bitartez jakin dugu Enpresaren benetako intentzioa Arrasateko planta ixtea omen dela", gaineratu dute.

Hori horrela, dei egin die "inplikatutako alde guztiei mahai horretan eser daitezen irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Arrasateko Udalak langileen eskubideen alde egingo duela argi utzi nahi du", bukatu du oharra.



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa