Etxebizitzatan lapurretak saihesteko neurriak

Jokin Guridi 2017ko uzt. 20a, 10:16

Pertsonak askok udako oporrak etxetik kanpo pasatzen duten garai hauetan, lapurreta kasuak gerta daitezke. Ertzaintzak ohartarazten du udako hilabeteetan erne egon behar dela etxebizitzetan lapurretarik egin ez dezaten eta hau ekiditeko prebentzio neurri sinple batzuk hartu daitezkeela.

Segurtasuna handitzeko gomendatutako prebentzio neurriak hauek dira:

  • BETI itxi etxeko sarrerako atearen sarraila giltzaz (bi buelta eman).
  • Saiatu sarraila modernoak, behar adinako segurtasun-bermeak ematen dituztenak, jartzen.
  • Aztertu atearen markoa tarteka, erlaitzen bat jarri ote duten ikusteko. Lapurrek argazkikoa bezalako erlaitz bat jartzen dute atea zabaltzerakoan erortzen dena, eta hainbat egunetan bertan jarraitzen badu, inor ez dabilela esan nahi du. Halakorik hautematen bada, berehala jarri jakinaren gainean Ertzaintza.

            

  • Postontzietako posta eta publizitatea sarri erretiratu, eta etxean norbait dagoela aditzera emango duten gailuak erabili.
  • Konfiantzazko jendearekin hitz egin zure etxera sarri samar bisita egin dezaten eta nola dagoen ikus dezaten.
  • Ez esan jendaurrean, ezta sare sozialetan ere, zein egunetan ez zaren etxean egongo. Ez utzi halako mezurik erantzungailuan.
  • Higiezinari atxikita aldamioak badaude, ondo itxi leihoak eta pertsianak.
  • Ertzaintzara deitu atari barruan edo inguruan pertsona susmagarriren bat ikusten baduzu.
  • Etxea zehatz-mehatz miatzen dute, eta lapurretaren ondoren dena hankaz gora uzten dute. Lapurreta egin badizute, ez ukitu ezer, ez jarri gauzak bere lekuan, eta berehala deitu Ertzaintzara. Batez ere dirua eta bitxiak lapurtzen dituzte, baina baita aparatu elektroniko txikiak, argazki-kamerak, eta era horretako objektuak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak