Eraikune eta Tokikomen arteko hitzarmena

Jokin Guridi 2017ko uzt. 19a, 17:15

Euskadiko eraikuntzaren klusterrak, Eraikunek, eta Tokikomek sinatutako hitzarmenaren helburua eraikuntzaren sektorearen inguruko euskarazko edukiak irakurleen eskura jartzea da. Akordioa gaur, uztailaren 19a, sinatu da eta bertan izan dira Alberto Marín, klusterreko presidentea, eta Jone Guenetxea, Tokikomenko presidentea. 

Tokikomek Eraikuneren Media Partner bezala jokatuko du eta informazioa, txostenak eta elkarrizketak sortuko ditu eraikuntzaren sektorearen inguruko albisteak sortzeko. Era berean, Eraikuneren inguruko ekintza eta jardunaldien berri emango du Gurean/Eraikuntza atalaren barruan. 

Tokikomeko (euskarazko tokiko hedabideen sarea) presidentearen arabera, hitzarmen hau etorkizunean gauza daitezkeen beste akordio batzuen lehenengoa da. Horrela, Tokikomek beste sektore batzuetako eragileekin aliantzak sortu nahi ditu. “Indarrak batu nahi ditugu gure helburuak lortzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko. Tokikomen eta Gureanen filosofia beste sektore batzuetako eragileekin sinergiak sortzea, eta irakurleen, profesionalen eta industriaren interesen arteko harremanean sakontzea da”, dio Guenetxeak.

Alberto Marín klusterreko presidenteak komunikazio bideak indartzeko duten interesa azaldu du. Eraikuntzaren sektoreak berrikuntzaren arloan duen gaitasuna eta EAEko BPGean sektore anitz eta zabal honek duen pisua ezagutzera emateko beharra azpimarratu du Marinek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak