Ibilbide berriarekin dator Arantzazuko Igoera, zapatuan

Xabier Urtzelai 2017ko uzt. 19a, 15:13

Arantzazuko Igoerak –48. edizioa– lehenengoz izango ditu 70 kilometro (Zapatua, 16:00). Aurreko edizioetan ziklistek zuzen hartu izan dute Arantzazurako bidea, Sindikara, baina lasterketak apenas zituen 10 kilometro.

"Klubean aldaketa beharra ikusten genuen, eta federaziotik ere hori eskatzen ziguten, baina iaz 50 urte bete genituenez lasterketa bere horretan uztea erabaki genuen, eta aurten egingo dugu lehenengoz aldaketa", dio Ruper Arkauzek. Bada, orain arte ziklistek fresko hasten zituzten Arantzazuko lehenengo maldak eta bihar, zapatua (16:00) beroaldi batzuk hartuta hasiko dituzte lan horiek. Izan ere, Bergararako bidea hartu ostean, Oñatira bueltan ziklistek Torreauzon eskumatara hartu eta Zuazolan ezkerretara eginda Santipillauko maldak izango dituzte zain (38.kilometroa). Arrasaterako bidea hartuko dute gero, eta handik bueltan igoko dute Arantzazura. Gazte mailako lasterketan Oñatiko ordezkariak izango dira Ander Gartzia, Josu Gartzia, Julen Otero, Gaizka Maiztegi eta Nestor Uroz.

Mendiko Kriteriuma, Oñatin eta Seguran

Asteburuan erabakiko dute gazte mailako Mendiko Kriteriuma, Oñatin eta Seguran egingo dituzten lasterketetan. Izan ere, ziklistek ondo neurtu beharko dituzte indarrak, Oñatiko lasterketa amaitu eta ordu batzuetara, domekan, izango dute-eta Seguran bigarren etapa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak