Xabier Gordoa oñatiarrak irabazi du Ondarroako Itsas Zeharkaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko uzt. 15a, 20:16

Oier Eraña (Bergara Igeri Elkartea) eta Xabier Gordoa (Aloña Mendi) Ondarroako podiumean.

Bigarren egin du Bergara Igeri Elkarteko Oier Erañak. 2002. urtetik azpikoetan ere bada podiumera igo den debagoiendarrik; izan ere, bigarren egin du Ekain Gorgoñon oñatiarrak. Eta beteranoetan, Itziar Sanpedro arrasatearra ere podiumean izan da: hirugarren egin du.

Ondarru Igeri Taldeak antolatu du Ondarroako 32. Itsas Zeharkaldia, Elena Fernandez Iturrioz Memoriala, hain zuzen ere. Arrigorri hondartzan egin dute, gaur, 10:30ean hasita.

Igerilariak bi mailatan banatu dituzte. Batetik, nagusiak edo 2002 urtera arte jaiotako neska-mutilak. Hauek, 1.600 metro egin dituzte igerian. Arrigorritik atera eta zuzen joan dira kaiko mutur handia baino aruntzago. Gero, Saturraraneko badiaraino joan dira, eta azkenik Arrigorri hondartzara itzuli dira.

Azkarrenak, esan moduan, Xabier Gordoa oñatiarra eta Oier Eraña bergararra izan dira. Podiumean izan dira biak. Itziar Sanpedro arrasatearra ere podiumean izan da. Hirugarren egin du emakume beteranoen sailkapenean.

2002. urteaz geroztik jaiotakoetan, berriz, Aloña Mendiko igerilari Ekain Gorgoñon bigarren azkarrena izan da 600 metroko ibilbidea egiten. Kasu honetan Ondarroako badian egin dute zeharkaldi osoa.

Goiko argazkian, Ekain Gorgoñon, podiumean, bigarren; behekoan, Itziar Sanpedro, hirugarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak