Abian da Goienaren 13. udako argazkien lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2017ko uzt. 14a, 11:25

Aurten ere udako argazkiak jaso gura ditu Goienak. Lehiaketa berritasunez beteta dator; poltsikoko telefonoarekin eta tabletarekin ateratako argazkiak ere hartuko dira eta horiek jasotzeko Whatsapp eta Telegram (688 69 00 07) erabiliko dira, posta elektronikoaz gain (argazkiak@goiena.eus). Argazki lehiaketaren blogean izango dute lekua jasotako guztiek. Sarietan ere badaude berrikuntzak, hortaz, egin klik eta bidali!

Argazki kamerarekin, poltsikoko telefonoarekin edo tabletarekin ateratako udako argazkiak jasoko ditu Goienak irailaren 17a arte. Aurten, gainera, Goiena Aldizkariarekin edo Puntuarekin ateratako argazki originalenak, kuriosoenak edo graziosoenak saria izango du. Eta publikoak aukeratu ahal izango du gustuko duen argazki hori irailaren 25etik urriaren 1era bitartean.

Sari potoloak

Hona hemen sariak: 

  • Lehen saria: Lenovo Tab 2 A10-30 tableta.
  • Goiena saria: Bi pertsonendako bazkaria edo afaria Gure Ametsa jatetxean.
  • Publikoaren saria: Zumaiako Zelai talasoterapian bi pertsonarendako zirkuitu termala + Zelai menua.
  • Parte-hartze saria: Intersport Loramendin erabiltzeko 100 euroko erosketa-txartela.

Oinarri guztiak

Hona hemen oinarri guztiak:

  • Parte-hartzaile bakoitzak bost argazki aurkez ditzake, gehienez. Argazkiarekin batera adierazi behar dira:

    • Egilearen izen-abizenak eta herria.

    • Harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.

    • Argazkia noiz eta non ateratakoa den.

    • Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.

  • Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 14tik irailaren 17ra arte (biak barne).

  • Poltsikoko telefonoarekin, argazki kamerarekin eta tabletarekin ateratako argazkiek balio dute.
  • Bidali argazkiak eta datu guztiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07).

  • Argazkiek, gehienez, 5 MB izan behar dute.

  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.

  • Debagoienean jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake.

  • 16 urtetik gorakoek parte har dezakete.

  • Argazkiek beste inon argitaratu gabeak izan behar dute.

  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean aurkez daitezke.

  • Argazkiek originalak izan behar dute.

  • Udako argazkiak izango dira: aurtengo udan ateratakoak edo beste uda batekoak.

  • Irabazleak nortzuk diren urriaren 6an jakingo dugu, Goiena aldizkarian.

  • Lehen saria eta Goiena saria Goienako kidez osatuko epaimahai batek aukeratuko ditu eta argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan.

  • Irailaren 25etik urriaren 1era izango da Publikoaren Saria aukeratzeko epea.
  • Argazkiak Goienaren euskarrietan argitaratuko dira: blogean, eta Goiena aldizkarian eta Puntua-n.

  • Jasotako argazki guztiak argitaratzerik ez badago, Goienak aukeraketa egingo du, egokien iruditzen zaizkion irizpideen arabera.

  • Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak