Malen Ruiz de Azua finalera; Istar Dapenak ezin izan du bost metroko langa gainditu

Xabier Urtzelai 2017ko uzt. 14a, 13:01
Istar Dapena eta Malen Ruiz de Azua, Polonian.

Malen Ruiz de Azuak lortu du Polonian jokatzen dabiltzan Europako Txapelketako finaletara sailkatzea, eta zapatuan, 17:20an jokatuko du fase erabakigarria. Txanponaren beste aldea Istar Dapenak erakutsi du, atzo iluntzean jokatutako sailkapen fasean ezin izan zuelako aurrera egin.

Sailkapen fasean aurrera egiteko helburuaz joan da Malen Ruiz de Azua Poloniara, eta lehenengo aldiz finalera sailkatzeko txartela lortu du duela ordu gutxi -dagoeneko hirutan egon da Europakoan-. Hala, 4.20 metroko saltoaz baliatu da onenen artean egoteko. Fase horretan inork ez du aparteko nagusitasunik erakutsi, denak sailkatu dira-eta marka berberarekin. Hala, zapatuko finaletan edozer gerta daiteke.

Istar Dapenak ezin bost metroko langa gainditu

Istar Dapenak, berriz, harmailetatik jarraitu beharko ditu gizonezkoen finalak, atzo iluntzean ezin izan zuelako aurrera egin. Dapenarendako lehenengo parte-hartzea izan da 23 urtez azpikoen Europako Txapelketan, eta esperientzia hartzen joateko aukera aparta izan da. Bada, datorren astean, Espainiakoan kendu ahal izango du arantza, izan ere, joan den astean Ermuako erakustaldian erakutsi zuen sasoi betean dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak