"Bistan dago ligak amaitu eta gutxira jokalariei futbolean jokatzen hasteko gogoa etortzen zaiela ostera ere, eta urte osoan jokatu ez dutenek uztailean futboleko botei hautsa kentzeko gogoa sartzen zaiela", adierazi du Aretxabaletako Koadrilen Arteko Futbol Txapelketako antolaketa taldeko kide den Zangituk. Izan ere, dagoeneko 15 taldek eman dute izena zapatuko txapelketarako. Eta bihar, eguena, da horretarako azken eguna (100 euro ordaindu behar ditu talde bakoitzak): "Talde kopuruaren arabera antolatuko ditugu ordutegiak. Zapatu goizean hasiko ditugu norgehiagokak, eta finalak arratsalde edo iluntze partean jokatuko ditugu. Eta, informazio hori guztia egubakoitzean pasako diegu taldetako ordezkariei". Txapelketa futbol 7an jokatuko dute: Talde bakoitzean 10-12 jokalari izaten dira, horrenbestez, koadrila polita batzen gara".