Kaligrafia-erakusketa hau, Arantzazu Letraz gunea proiektuak 2015ean abian jarritako Kaligrafia Jardunaldien hirugarren ekitaldiko ekintza-programaren baitakoa da. Egubakoitzean, hilak 14, aurkeztuko da erakusketa eta bertan izango dira Allan Daastrup, Oriol Miró eta Bego Viñuela kaligrafoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Diseinu Grafikoko irakasle Leire Fernández eta Eduardo Herrera.
Elkarlanaren emaitza
Arantzazu Letraz gunea proiektuak, Euskal Herriko Unibertsitateko Diseinu Grafikoaren eta Tipografiaren Talde Ikertzaile Letraz-ek Arantzazu Gaur Fundazioarekin egindako elkarlanaren emaitza da kaligrafia erakusketa eta nazioarteko kaligrafiaren hamahiru ordezkari ospetsuenetakoak elkartu ditu erakusketan, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan.