Beste behin busti dira Oñatin eta Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2017ko uzt. 9a, 17:54

Eskelerosi anizkoitza dutenen aldeko Busti zaitez kanpainak 20 urte bete ditu aurten, eta gaur jarri dituzte Oñatin eta Arrasaten gaixotasunaren inguruan sentsibilizatzea eta Ademgi elkarteari laguntzeko dirua batzea helburu duten postuak.

Gipuzkoako beste hamabost bat puntutan bezalaxe, Oñatin eta Arrasaten ere bat egin dute gaur Busti zaitez kanpainarekin. Esklereosi Anizkoitza Euskal Fundazioak gaixotasun hori dutenen Gipuzkoako elkartearekin –Ademgi– batera antolatutako ekimena da berau, eta aurten 20 urte bete ditu.

Oñatin seigarren urtez jarri dute kamisetak eta eskumuturrekoak saltzeko postua. "Gizartea sentsibilizatzea eta Ademgirendako dirua batzea dira helburuak" azaldu du Jose Luis Calvok, gaixotasuna duen oñatiarrak. Bera eta bere lagunak ibili dira postuan lanean, eta azaldu duenez, eguna apur bat motel hasi den arren, gero gerturatu zaie jendea.

Duela hamar urte diagnostikatu zioten Calvori esklerosi anizkoitza. "Mila aurpegidun gaixotasuna deitzen diote, era ezberdinean eragiten diolako gaixo bakoitzari. Nire kasuan nekea eragiten dit, belauneko minak, txingurrituta sentitzea.... Horrek zure egunerokoan eragiten du, eta hortara egokitu behar izaten duzu", azaltzen du, eta gaineratzen du herritarrek gero eta gehiago ezagutzen dutela gaixotasuna: "Asko dago egiteko, baina bide onetik goaz".

Arrasaten, Portaloia ere bai

Arrasateko Musakola kiroldegi kanpoan ere jarri dute postua herriko hainbat erretiratuen elkartetako kideek Busti zaitez kanpainari laguntzeko. Eta kasu honetan, kiroldegiko kanpoko igerilekuan zebiltzan herritarrek ere euren bultzada diote ekimenari, igerian egindako metroak esklerosi anizkoitza dutenen aldeko keinu bihurtuz. Aurten, gainera, Muskaolan ez ezik Seber Altube plazan ere jarri dute postua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak