Edesa Industrialek etorkizuna izateko oinarriak azaldu ditu LABek

Jokin Guridi 2017ko uzt. 7a, 16:57

CNAk hartutako konpromisoak bete ez dituela dio sindikatu abertzaleak batez ere aurkeztutako inbertsio, fakturazio eta enplegu planak, “bereziki larria delarik Grumaleko langile ohi eta Fagor Electrodomesticoseko bazkide ohi batzuk oraindik kontratatu ez izana”.

Etorkizuneko alternatiba bat eskaintzeko ezintasunaren erakusle bezala ikusten ditu LABek “zuzendaritzaren etengabeko aldaketak, salmenta estrategia zehatzik eza, gardentasun falta eta etengabeko inprobisazioa”. Gainera, Eusko Jaurlaritzak prozesu honetan izandako papera salatu dute, publikoki enpresaren bilakaera ona aipatu izanagatik, eta Jaurlaritzak eta Fagor markaren jabe den Fagor S. Coopek bultzatutako “balizko irtenbide faltsuen” kontra dago.

Sindikatuak adierazi duenez, “Fagor CNArentzat etorkizuneko plan batek bazkide industrial baten etorrera behar du, sare komertzial bat eskeiniko duena jarduera asetzeko eta diruzaintzako tentsioekin amaitzeko gaitasun finantzarioa izango duena”. Sindikatuaren ustetan, Fagor oraindik sektorean baloratzen den marka bat da, eta inbertsore berri baten etorrera posible ikusten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak