Aurtengo edizioko gai nagusia gobernantza kooperatiboa eta erabakiak hartzeko prozesuek dakartzaten erronkak izan da eta nazioarteko adituak aritu dira demokratizazio prozesuen inguruan hausnartzen. Bertan izan dira John Birchall, Eskoziako Stirling Unibertsitateko irakasle emeritua, eta Cliff Mills, Manchesterreko Anthony Collins kabineteko jurista.