Smart-ek “Eureka Cluster Applicant Label" etiketa lortu du

Jokin Guridi 2017ko uzt. 7a, 15:38

Mondragon Korporazioak eta AFM klusterrak sortutako ekoizpen aurreratuaren arloko I+G+b programa berri bat da Smart, merkatutik hurbil dauden nazioarteko proiektuak gauzatzea ahalbidetuko duena. 20 herrialde desberdinetako 135 erakunde baino gehiagok erakutsi dute Smarten etorkizuneko proiektuetan parte hartzeko interesa.

 

Izan ere, etiketa lortzeko 9 herrialderen babesa izan du Smart proiektuak: Espainia, Eslovakia, Hego Korea, Irlanda, Norvegia, Portugal, Suedia, Turkia eta Txekiar Errepublika. Smartek 50 milloi euro inguru mobilizatuko ditu urtero I+G+b proiektuetan eta lidergo industriala eta finantzaketa deszentralizatua izango dute, behin Eurekak onartu ondoren. Gutxienez bi herrialde desberdinetako bi enpresek hartu behar dute proiektu hauetan, normalean 3 herrialde desberdinetako 5 enpresek parte hartzen dutelarik, batez bestean.

Eureka 1985ean sortutako gobernu arteko taldea da, industria europarraren lehiakortasuna hobetzea xede duena. Nazioarteko lankidetza teknologikorako plataforma bat da, merkatura bideratutako I+G+b proiektuak babesten dituena eta hala, proiektu horietan parte hartzen duten erakundeei finantzaketa nazionala lortzea errazten diena.

Eureka Applicant Label lortu ondoren, Smart taldea klusterra abian jartzeko beharrezkoak diren egitura eta tresnak sortzen hasiko da, aurtengo abenduan bertan lehen proiektu deialdia egiteko asmoz. Ekoizpen aurreratuarekin lotutako edozein erakundek hartu dezake Smart komunitatean parte, I+G+b proiektuekin burutuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak