"CNA Groupek aurre-konkurtsoa aurkeztu arren ez du hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko asmorik. Jarduerarekin jarraitzeko asmoa dute eta errentagarritasuna hobetzeko asmoarekin egituran aldaketak egin nahi dituzte. Hala ere, amaitutako bideragarritasun planik ez dagoela esan digute. Zeresana duten eragile guztiekin negoziatzeko asmoa dutela esan digute, enpresaren egoerari irtenbidea topatzeko".
Bideragarritasun planik ez
Mezu positibo hori helarazi diete CNA Taldeko ordezkariek sindikatuen ordezkariei. Hala ere, azken horiek batzarraren gainean egiten duten balorazioa da "bilera etsigarria izan dela, ez digutela etorkizunerako planik aurkeztu".
Gatazka egoeran
"Gure borondatea proiektuarekiko osoa da, baina gure konpromisorako beharrezkoa da 30 lagun kaleratzeko enplegua erregulatzeko espedientea kentzea. Ez badu horrela egiten, gatazka egoeran aurkituko gara.
"Gardentasun eta inprobisazio etengabeko honekin amaitu behar dugu eta etorkizuneko proiektu industrial serio bat eraikitzeko laguntzeko prest gaude, serioa izango dena, konpromiso eta bermeekin, eta zeresana duten eragileen babesa izango duena", bukatu dute.