Kooperatibismoari buruzko V. Jardunaldia, bihar, Eskoriatzan

Jokin Guridi 2017ko uzt. 6a, 12:17

Johnston Birchall eta Cliff Mills

Stirling-eko Unibertsitateko Johnston Birchall irakasle emeritua eta Anthony Collins kabineteko kide Cliff Mills izango dira hizlari gonbidatuak. Aurtengo edizioan, gobernantza kooperatiboa eta erabakiak hartzeko prozesuek dakartzaten erronkak izango da gai nagusia eta kooperatiben demokratizazio-prozesuak eta erabakiak hartzeko sistemak aztertuko dituzte.

Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegiak, LANKIk, antolatzen duen jardunaldian Eskoziako eta Ingalaterrako hizlari bana arituko dira Gobernantza Kooperatiboaren Erronkak gaiaren inguruko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzen. John Birchall Eskoziako Stirling Unibertsitateko irakasle emeritua da eta mundu zabaleko kooperatibak ikertzen eta aholkatzen eman du bere bizitza akademiko eta profesionalaren zati handi bat, batez ere kooperatiba handien analisian arreta jarriz. Cliff Mills aldiz, Manchesterreko Anthony Collins kabineteko jurista da eta 20 urtetik gorako esperientzia du kooperatibei aholkua ematen eta aditua da eraketa-agiriak sortzen. Azkenik, Mondragon Korporazioaren Zentro Korporatiboko Heziketa Kooperatiboaren arduradunak, Iñigo Iñurrategik, hartuko du hitza jardunaldia ixteko.

Jardunaldia uztailaren 7an izango da, 09:45etik 13:00etara, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Bertara joan ahal izateko aurrez izena eman beharko da lanki@mondragon.edu helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak