ALBISTEAK

Txernobilgo umeak Goienan bisitan

Txomin Madina Milikua 2017ko uztailaren 5a

Txernobil Elkartearen eskutik asteotan Euskal Herrian dauden hainbat ume ukrainiar Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan izan dira gaur goizean, beraien euskal familiek eta bi begiralek lagunduta. Goiena Aldizkaria eta Puntua nola egiten diren ikusi dute, baita Arrasate Irratia eta Goiena telebistaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutu ere. Ekainaren 26an heldu ziren Euskal Herrira, eta abuztuaren 28ra arte egongo dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak