Hain justu ere, Fagor markako produktuak fabrikatzen dituen Edesa Industrialetik aitortu dute unitate produktiboa eskuratu ondoren identifikatu zutela ustiapen kontuaren oreka lortzeko beharrezko inbertsioa espero baino askoz ere handiagoa dela.
Tentsio finantzarioak
Jakinarazi dute 2014tik hona (Fagor produktuen fabrikazioa eskuratu zutenetik) aurreikusitakoa baino 20 milioi euro gehiagoko inbertsioa egin dutela. Gaineratu dute tentsio finantzarioek eragin dutela diruzaintza kontuaren gutxitzea (likideziaren gutxitzea) eta hain justu ere, arrazoi horiengatik aurkeztu zutela ekainaren 30ean konkurtso aurrekoa.
Denbora eskuratzea
Azpimarratu dutenez, helburua da enpresa eta negozioa birmoldatzeko nahikoa denbora izatea; eta horrek dakarrela entitate finantzarioekin akordio berriak lortzea eta baita ere enpresa egitura sostengarri eta egonkorra definitzea.
Jarraikortasunaren alde
Ildo beretik, diote CNAk jarraikortasunaren aldeko apustua egiten duela, markaren indarrarengan konfiantza duelako, eta zorra birfinantzatzeko eta egitura gastuak gutxitzeko helburuarekin bideragarritasun plana lantzen dihardutela.
Jakinarazi dute negozio plan berria Fagor markan oinarritzen dela batik bat, nazional eta nazioarteko mailako salmentetan, eta baita ere Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzan, eta bakarrik ekonomikoki eraginkorra eta iraunkorra dela erakusten duen produkzioa mantentzean.