Pirinioetako bi etapa ikusteko irteera antolatu dute

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 30a, 09:49

Urtero moduan Pirinioetako etapak ikusteko irteera antolatu dute Mikel Lizarraldek eta konpainiak. Hala, uztailaren 12a, eguaztena, eguerdian abiatuko dira, uztailaren 13ko eta 14ko etapak ikusteko asmoaz. Plaza mugatuak dituzte.

Tourra bertatik bertara ikusi gura duenak aukera paregabea izango du uztailaren 13an eta 14an. Oñatitik antolatu duten irteera eguaztenean abiatuko da, hilak 12, eguerdian: "Arratsaldean bidaia egin eta uztailaren 13ko etapa ikusiko dugu, Paun hasi eta Peyragudes amaitzen dena. Hor ez daga azken mendatean egongo, aurrekoan egongo gara, izan ere, autobus gidariak adierazi digu auto ilara luzeak sortzen direla hor", adierazi du Mikel Lizarraldek. Hurrengo egunean, uztailaren 14an, Tourreko 13. etapako irteera puntuan izango dira. "SEkula ez dugu halakorik egin, beti jarraitu izan ditugu etapak mendian, eta oraingoan irteera puntura joango gara, Saint-Girons-era eta bertako giroaz gozatu ahal izango dogu". Bada, 13. etapako irteera ikusi, bertan bazkaldu, eta arratsaldean egingo dute etxerako buelta.

Irteera horretan izena emateko 170 euro ordaindu behar dira (17 urtetik beherakoek 80 euro), eta izenematea Lizarralde Kirolak dendan egin daiteke, Oñatin (943 78 29 86), eta uztailaren 8a da azkeneko eguna. Uztailaren 12an, eguaztena, 14:30ean abiatuko da autobusa, Olakua tabernatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak