Boluntarioak behar dituzte Arrasateko II. Txirrindularitza Saria antolatzen laguntzeko

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 29a, 15:33

Hamar urtez Arrasaten ziklismo lasterketarik antolatu barik egon eta gero –federatu mailako kategorian– iaz egin zuen Dorletako Amak I. Arrasate Saria. Uztailaren 9an ostera ere kadete mailako proba egingo dute Arrasaten, baina bidegurutzeak zaintzeko laguntzaileak behar dituzte. Bideoan iazko lasterketak eman zuena.

Uztailaren 9an, domeka, egingo dute Arrasateko II. Saria, kadete mailako lasterketa. Lasterketa 16:00etan hasiko dute –goizean amateur mailako Antzuola Saria egongo da jokoan, Lehendakari Txapelketakoa– eta Dorletako Amako antolatzaileek deialdia egin dute, lasterketa antolatzeko laguntzaileak beharko dituztelako. Batez ere bidegurutzeak zaintzeko behar da jendea. Hauxe da harremanetarako telefonoa: 661 338 563.

Ibilbideari dagokionez ez da aldaketarik izango:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak