Bigarren urtea izango da ekintzara deialdia egiten dutela Kitzikan Debagoieneko Koordinadora TransMarikaBolloFeministak Sexu Askapenaren nazioarteko egunean. Debagoieneko herri guztietatik pasatzeko asmoa dute eta aurten Bergaran egin dute hitzordua. Izan ere, bihar, asteazkena, 19:30tan hasiko da manifestazioa San Martin plazan eta festa giroan emango diote amaiera Irala kalean, Pol-Pol taberna parean.