Lanbai azoka ateak zabaltzeko prest

Jokin Guridi 2017ko eka. 21a, 12:40

Bihar, osteguna, inauguratuko da Lanbai Enplegu eta Prestakuntza azoka, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Azoka goizeko 10:00etatik 14:00tara egongo da zabalik eta curriculumak uzteaz gain, enpresekin elkarrizketak egiteko aukera izango da.

Inaugurazio ekitaldia azoka zabaldu baino ordu laurden lehenago hasiko da, 09:45tan, eta bertan izango dira Lanbideko zuzendari nagusia den Borja Belandia, Arrasateko alkate Maria Ubarretxena eta Mondragon Unibertsitateko errektoreorde Jon Altuna. Jarraian, azoka bisitatuko dute eta azoka irekitzat emango da. Azokak 14:00ak arte iraungo du eta bertan edozein gazte langabek parte hartu ahalko du, edozein unibertsitatetan ikasi dutela ere, baita lanbide heziketako ikasleek ere. 50 bat erakunde izango dira eta bertaratzen direnek enplegu-poltsetan izena emateaz gain enpresekin lan-elkarrizketak egiteko aukera izango dute, aurrez hala eskatu badute behintzat.

V. Lanbai Enplegu eta Prestakuntza azoka bihar, osteguna, Garaia Berrikuntza Gunean dagoen Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean egingo da, 10:00etatik 14:00tara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak