Artilea jasotzeko aukera lehen aldiz Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 20a, 16:33
Ardi ile moztailea lanean.

Artilea biltzeko ekimena martxan jarriko da aurten lehenengo aldiz Debagoienean. Bilketak bi egunetan egingo dira: uztailaren 5ean, Bergaran eta Oñatin; eta uztailaren 6an, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan.

Aurten lehen aldiz, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko da Debagoienean. Herriz herri egingo da bilketa bi egunetan zehar, uztailaren 5a eguaztena, eta 6a eguena. Artilea bezperan atera beharko da bilketa gunera, ondo itxitako zakuetan eta lehorra egon behar da.

Uztailaren 5eko bilketa
(Bilketa egunean euria eginez gero uztailaren 12ra atzeratuko litzateke)

Bergara:

  • Ugarrixa, granja parean.
  • Muinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko
  • Plazan.
  • Olako minigunean.
  • Labegaraietako Eliza ondoan.
  • Osintxu (Bergara aldeko sarreran)

Oñati:

  • Zanartu, Zuazola inguruan.
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Musika Eskola gainekaldean.
  • Araotzeko minigunean.
  • Urrintxoko minigunean.

Uztailaren 6ko bilketa
(Bilketa egunean euria eginez gero uztailaren 13ra atzeratuko litzateke)

Antzuola:

  • Ekarpen gune ondoan.

Arrasate

  • Udala auzoan.
  • Bedoña auzoan.

Aretxabaleta:

  • Lausita, Izurieta bidekurutzetik 100m-tara.
  • Bañuetxe, Mendiolako bide parean.
  • Oroko bidekurutzean.

Eskoriatza:

  • Zarimutzeko bidekurutzean.
  • Apotzagako minigunean.
  • Marineko minigunean.

Aurrez derrigorrez telefonoz deitu beharreko tokiak (bestela ez da bilketa egingo):

  • Aretxabaleta: Aozaratzako ekarpen gunean.
  • Arrasate: Garagartza auzoan.
  • Elgeta
  • Leintz Gatzaga

 Abisuak jasotzeko edo zalantza argitzeko telefonoa: 943 50 47 21.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak