Guztira 104 eskalatzailek hartu dute parte aurtengo Euskal Herriko Boulder Txapelketan. Iruñeako BiHatz eskalada gunean adin ezberdinetako eskalatzaileak aritu dira; 12 urtez azpikoetatik hasi eta seniorretaraino. Maila nagusian Mikel Linazisoro eta Muriel Ruiz de Larramendik eskuratu dute txapela. Biak ere, Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan parte hartzeko hautagaiak izanik, aurtengo txapelketari "sekulako indarra" eman diotela esan dute antolatzaileek.
Txapelketako arduradunak pozik agertu dira izandako parte hartzearekin. Belaunaldi berriek jada lekukoa hartu dutela eta etorkizunak "ilusio handia" sortzen duela esan dute. Gainera, euskal eskaladak "garai onenetako sasoia" berreskuratu duela nabarmendu dute, eta orain artean bezala, aurrerantzean ere eskalatzaile guztiek "Euskal Mendi Federakundea bidelagun" izango dutela jakinarazi dute.
Sailkapenak
Senior gizonezkoak
1.Mikel Linazisoro
2.Ander Mendieta
3.Bittor Esparta
Senior emakumezkoak
1.Muriel Ruiz de Larramendi
2.Maria Amasene
3.Miriam Mulas
20 urtez azpiko gizonezkoak
1. Julen Arriola
2. Beñat Aspe
3. Martin Urrutia
20 urtez azpiko emakumezkoak
1. Irantzu Porres
2. Irati Zabala
3. Suyapa Perez
18 urtez azpiko gizonezkoak
1. Tasio Martin
2. Aitor Zilbeti
3. Jonan Etxeberria
18 urtez azpiko emakumezkoak
1. Maider Galparsoro
16 urtez azpiko gizonezkoak
1. Iker Carrera
2. Aimar Uson
3. Joanes Esparta
16 urtez azpiko emakumezkoak
1. Aitziber Urrutia
2. Izaro Azkue
3.Lucía Arlanzón
*14 eta 12 urtez azpiko Txapelketak ez dira lehiakorrak izan.