Arrasateko kaleetan jendetza batu da Haur Dantzari Egunean neska-mutikoen dantzak bertatik bertara ikusteko. Zaldibarren hasi dute eguna, eta Herriko plazara etorrita hamaiketakoa egin dute. Ondoren taldetan banatu dira, eta alde zaharreko kaleak girotu dituzte, dantza eta musikarekin. Goizetik egin du bero, baina arratsaldeko sargoria larregikoa izan da. Hala, 17:15ean hasi duten alardea moztea erabaki dute. Hemen egunak eman duena, irudietan: