"Triatloia txikienei zabaltzeko beharra ikusten dugu"

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 18a, 16:51

Antxintxikak antolatuta hirugarren urtez egin dute Triatloi Txikia Bergaran. Agorrosingo kirol instalazioak gaztetxoz bete dira –160 lagunetik gora eman dute izena aurten– triatloia zer den bertatik bertara ikusi, eta probatzeko. Eguzkiak ondo estutu die, baina pozik geratu dira egindakoarekin.

Triatloiaren harrobitik ere landu beharra dagoela sinetsita antolatu du Antxintxikak hirugarren Triatloi Txikia: "Lasterketen aurretik briefing edo ikastarotxo bat eman diegu, azalpenak, kirol honetako araudia azaldu... Eta, ondoren hainbat kategoriatako lasterketak egin ditugu. Gaztetxoenen kirol jarduna zaindu egin dugu, erritmoa guk markatuta, lasai ibil zitezen, eta ondorengo kategoriatan libre lehiatu dira", adierazi du antolaketa taldeko Mikel Labakak. 

Gipuzkoako federazioko presidente Iban Perezek ere positiboki baloratu du ekimena: "Laguntzera gerturatu naiz, eta lan polita egin dute aurten ere. Etorkizunean erreferenteak izango direnak ondo zaindu behar ditugu, kirol hau erakutsi egin behar diegu, joan daitezela triatloiaren dinamika hartzen, eta horretarako eguna izan da gaur. Gainera, geroago eta gazte gehiagok hartzen du parte halakoetan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak