Bilboko Euskalduna jauregian izan zen atzo EH Bilduren lehenengo kongresua non, partidu politiko horretako barne karguak, Eztabaidarako Dokumentua eta Estatutuak bozkatu ziren. Kongresuak hala erabakita, bertara aurkeztutako lau debagoiendarrak idazkaritza lanetan jarduteko hautatuak izan dira.
Maider Otamendi eskoriatzarra, Etxebizitza eta Oinarrizko Eskubideak izeneko idazkaria izango da. Larraitz Ugarte oñatiarra, Estatugintzan jardungo da eta, Nerea Zubia, aurkeztutako beste oñatiarra, Parte-hartzea eta Gobernantza idazkari izendatu dute. Azkenik, Ander Rodriguez arrasatearra politika sozialen idazkari gisa arituko da, kongresuak horrela erabakita.