goiena.eus

'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera

  Gizartea  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

Uztailaren 7 eta 8an ENBA (Euskal Nekazarien Batasunak) antolatutako Ongi Etorri Baserrira! ekimenaren laugarren edizioa egingo da. Honen helburua baserria eta hiriaren arteko zubigintza egitea da. Hala, Debagoienean, Eskoriatzako Agarre baserrira eta Oñatiko Gomiztegira egin ahalko dira bisitak.

'Ongi etorri baserrira!' ekimenaren 4. edizioan Agarre eta Gomiztegi baserriak ezagutzeko aukera
Gomiztegi baserria. | Ikusi handiago | Argazki originala
Uztailak 7 eta 8an ospatuko da 2017ko Ongi etorri baserrira! eta jada zabalik dago izena emateko aukera. Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 baserrik irekiko dituzte beraien ateak uztaileko bigarren asteburuan. Baserrietako ikuiluak, baratzak eta landa guneak ezatzeko aukera izango dute bisitariek. Ateak zabalduko dituzten baserrien artean, bi debagoiendarrak izango dira: Eskoriatzako Agarre baserria eta Oñatiko Gomiztegi baserria. Agarren larre behiak eta basogintza erakutsiko dira eta Gomiztegin ardiak eta gazta. Biak ala biak egubakoitzean, uztailak 7, bisitatu ahalko dira.
 
Ongi etorri baserrira! ekimena bertako elikagaien aldeko apustua da; landa guneari balorea emateko, barnealdeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta bertako gastronomiaz gozatzeko.
 
Izen-ematea
Ekainaren 30a izango da izena emateko azken eguna. Hala ere, bisita taldeen kopurua mugatua izango da eta beraz, jendeak izena eman ahala taldeak ixten joango dira antolatzaileak. Izena emateko:  http://www.ongietorribaserrira.eus/eu/
Edozein zalantza izanez gero laguntza telefonoa honakoa da: 943-65 01 23.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa