Aurtengoan ere kirol klubak izan dira protagonista nagusiak, izan ere, herriko kazetari adituek egindako aurre-selekzio batetik, beraiek izan baitira bozketa bidez saritua zein izan den erabaki dutenak. Hala, kirolari onena aukeratzearekin batera, kirol ibilbidearen saria ere izango da ekitaldian. Hauek dira kirolari onenarendako hautagaiak.
Eneko Carrascal:
Espainiako txapeldun izandakoa luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean, aurten Europako Junior Txapelketan parte hartu du Tbilisin. Ondoren Espainiako Txapelketa Absolutuan parte hartu zuen eta hamargarren sailkatu zen.
Mondra futbol Taldea:
Mailaz igo zen iaz eta aurten denboraldi oso ona egin ondoren zazpigarren sailkatu da Ohorezko Erregional Mailan.
Arrasateko Dragoi Gimnasia:
Iaz seigarren sailkatu ziren taldeka Espainiako Txapelketan eta aurten ere maila ikusgarria emanda taldeka bi hirugarren postu eskuratu dute Aerobic espezialitatean.
Xabier Fernandez Purito:
Race turismos txapelketan debuta egin du aurten eta azken lasterketara arte txapeldun izateko aukerekin egon da denboraldian zehar hainbat lasterketa irabazi eta gero.
A + Gas motor taldea:
Herrian motorrarekin harremana duten hitzorduak sustatzearren eta besteak beste, Udalako Igoera lehenengoz antolatzearren.
Istar Dapena:
Pertika jauzilariak 5.25 metroko marka pertsonala lortu berri du eta honekin batera Europako Txapelketara joateko txartela ere. Atzetik baina, dominez jositako ibilbide oparoa dauka gazte arrasatearrak.
Mondra futbol nesken taldea:
Gipuzkoako Kopa irabazi berri dute aurrenekoz historian.
Arrasate Kanpanzar Errugbi taldea:
Azken urteetan fase finalerako sailkatu dira eta orain dela bi urte bezala, Liga Txapeldun amaitu dute eta lehen mailara igoera eskuratu dute.
Ander Ruiz, Mondrako atezaina:
Mondran 20 urte luzez jokatu eta gero, futbola uztea erabaki du aurten.
Josu Herrero:
Ford Mugarriko jokalari eta kapitainak aurten ere mailaz igotzeko fasea jokatu du bere taldearekin. Gainera euskal Eskubaloi Federazioak ere kirolari onenaren sarian hautagai izendatu zuen.
Malen Ruiz de Azua:
Pertika-jauzilari gazteak Aranjuezen ospatutako junior txapelketa eskuratzea lortu du aurten, besteak beste.
Iñigo Uribarren:
Gipuzkoako Atletismo Federazioak 2016ko atleta onena izendatu zuen.
Aitor Lasagabaster:
Gasteizko Arriaga kiroldegian ospatutako Euskadiko eskolarteko karate txapelketako txapeldun dugu gazte arrasatearra.
Irene Murua:
Ointxeko kadete mailako jokalariak Espainiako Selekzioarekin parte hartu du Zaragozan jokatu den txapelketa batean.
Xubane Garai:
Gipuzkoako txapelketan Deban hirugarren postua lortu zuen Dorletako Amako neska txirrindulari gazteak, Gipuzkoako Bergarako erlojuz kontrakoan berriz txapeldun izan zen.
Mikel Gonzalez:
Realean hainbat urtez ibili eta gero, taldea utzi behar izan du aurten.
Kirol Ibilbideari Saria
Urteko kirolari onenarekin batera Arrasaten urtetan kirol ezberdinak sustatzen eta bultzatzen ibili direnekin ere errekonozimendua edukitzeko nahia dago Udaleko Kirol Sailean eta horregatik aurten ere Kirol Ibilbideari Saria banatuko da. Kasu honetan, Kirol Mahaiko kideek proposatu dituzte hautagaiak eta Kirol Batzordea izan da hautagai hauetatik sarituaren izena erabaki duena. Hautagaiak honako hauek izan dira:
- Maria Eugenia Paunero Garrido
- Iñaki Uribetxebarria
- Arrasateko Atletismo Taldea
- Herreo-Azpiazu familia
- Besaide Mendi Elkartea
- Malen Ruiz de Azua
- Mikel Gonzalez
- LEK
- Mondrako neskak
- Josu Cascon