Gervais memoriala jokatu zuten atzo Aizarnazabalen, eta Debagoieneko ordezkariak protagonista izan ziren. Hasteko, Oñati aldera hainbat txapel joan zirelako, Xabier Murgiondo izan zen onena 23 urtez azpikoetan, eta Garazi Erostarbe ere podiumera igo zen.
Horrekin batera, junior mailan Julen Oterok ere lasterketan parte hartu ahal izan zuen, eta 15. sailkatu zen. Eta, 23 urtez azpikoetan Lokatzako harrobiko Mikel Agirrek zortzigarren egin zuen. Hemen erlojupekoak eman zuena, irudietan.