Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru-diputatua den Marisol Garmendia eta Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendaria den Iñaki Prego Debagoieneko hainbat alkaterekin elkartu da gaur goizean Eskoriatzan. Garmendiak garraio publikoko zerbitzu horiek hobetzeko proposamena planteatu du eta udalerrietako alkateen eskuetan utzi du hori aztertzeko erantzukizuna. “Garraio publikoa herritarrentzat hobetzen jarraitu nahi dugu. Oraingo honetan, Lurraldebusek Debagoienan duen eskaintza indartu nahi dugu, praktikoagoa eta erakargarriagoa izan dadin” adierazi du Marisol Garmendiak.
Lan-bilera hau lehen harremantzat jo du foru-diputatuak eta irailerako espero dute Lurraldebusen zerbitzuen eskaintza berria zehaztea, “betiere eskualdea osatzen duten udalerrietako alkateekin adostuta”.