Gurutze Gorrikoak pozik jende askorik ez gerturatu arren

Jagoba Domingo 2017ko eka. 10a, 18:53

Egiten duten lana herritarrei gerturatzeko erakustaldia egin du Gurutze Gorriak Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta plazan.

Bertan Bihotz Biriketako Bizkortze tailerra egin dute besteak beste; Jon Anduagak, Debagoieneko Gurutze Gorriko lehendakariak, esan du geroz eta pertsona gehiagok dakitela erreanimazio teknika erabiltzen eta desfibriladore gehiago daudela, hala ere “ez nahi bestek”.

Larrialditarako ibilgailuak baino gehiago

Horrez gain, larrieldatarako erabiltzen dituzten ibilgailuak jarri dituzte ikusgai eta batek baino gehiagok anbulantzia a barrutik aukera ez du galdu. Hala ere, Gurutze Gorria larrialditarako zerbitzua baino gehiago da, eta hori izan da gaur herritarrei helarazi nahi izan dieten mezua. Besteak beste zerbitzu sozialetako garraioa egiten dute, baina batez ere, formakuntzan jartzen dituztela indarrak esan du Anduagak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak