Gipuzkoako entrenatzaileez gain, beste hainbat lurraldetatik etorritako ordezkariak ere egon dira, Murtziatik, Zaragozatik, Errioxatik eta Asturiastik etorritakoak, besteak beste. Hain zuzen, Asturiastik Vicente Miera futbol jokalari eta entrenatzaile ohi ezaguna etorri da.
Entrenatzaileei sariak
Topaketa hori aprobetxatuta aurtengo denboraldian igoera lortu duten taldeetako entrenatzaileak saritu dituzte. Hona hemen:
- Ohorezko Erregional Mailan, Anaitasunako Igor Quindos
- Erregional Preferentean, Añorgako Unai Munduate
- Lehen Mailako Erregionalean, Ordiziako Imanol Rubio
- Kadeteen Euskal Ligan, Real Sociedadeko Ignacio Satrustegi
- Kadeteen Ohorezko Mailan, Tolosako Kepa Mendizabal
- Lehenengo Mailako Kadeteetan, Tolosako Jose Maria Martin
- Infantil Txikietan, Antiguokoko Hugo Sanchez
- Alebinetan, Antiguokoko Eneko Arnedo
- Emakumezkoen Erregional Mailan, Arizmendi UDAko Esti Loiti
- Emakumezkoen Ohorezko Kadeteetan, Eibarko Jose Manuel Loiti
- Areto futboleko Ohorezko Jubeniletan, Laburu elkarteko Juan Antonio Rodriguez
Horiez gain, 65 urte betetakoek intsigniak jaso dituzte egindako lana eskertzeko.