Diplomak jaso dituzte MUko masterretako eta doktoretzako 143 ikaslek Arrasaten eta 129k Oñatin

Mirari Altube Arrese 2017ko eka. 10a, 08:47
Diplomak jaso zituzten ikasleak Amaia antzokian.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan ikasketak egin dituzten 31 doktorek –horietako 13 europar doktore aipamenarekin– eta masterrak egindako 112 ikaslek jaso zituzten diplomak atzo, egubakoitza, Arrasaten. Baita Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko eta masterretako 129 ikaslek ere, Oñatin.

Arrasateko Amaia antzokian egindako ekitaldiari Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Carlos Garciak eman zion hasiera. Ondoren, fabrikazio aurreratuan espezializatutako Idekoteknologia-zentroko zuzendari kudeatzaile den Nerea Arangurenek hitzaldia eskaini zien: Ikertzaile karrera, garapen pertsonalerako aukera erakargarria. Eta ekitaldia itxi zuen MUko errektoreorde Jon Altunak.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradukoak

Oñatiko ekitaldia, ostera, Enpresagintza fakultateko areto nagusian izan zen. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 61 ikaslek eta fakultateak eskainitako bost masterretako 68 ikaslek jaso zituzten diplomak. Horren aurretik honako solasaldia izan zuten: Talentua garatzea eta enpresaren beharrak. Eta parte hartu zuten hizlariak izan ziren: Miriam Aguado (People Matters-eko zuzendaria), Siv Bermeosolo (Cutting Tools-eko product managerra) eta Zigor Sagardui (Gureak Taldeko prestakuntza-arduraduna), baita Fakultateko koordinatzaile akademiko Mikel Mesonero ere. Vicente Atxak, MUko errektoreak itxi zuen ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak