Bi debagoiendar Eskolarteko bertsolari txapelketan, zapatuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ekainaren 7a

Zapatu goizean Euskal Herriko XXIX. Eskolarteko bat-bateko finala jokatuko da Saran. Bertan bi debagoiendarrek hartuko dute parte; Aitor Ugarte eta Oihana Arana.

15-18 urte bitarteko 13 gaztek hartuko dute parte ekainaren 10ean, Saran bertsolaritza Eskolartekoan. Debagoienak bi ordezkari izango ditu aurtengoan; bata eskoriatzarra, Oihana Arana Kardenal, eta bestea aramaioarra, Aitor Ugarte Eriz. 11:00etan hasiko da bat-bateko finala eta hitzordu horren aitzakian, egun osoko jaia antolatu da. Egungo Euskal Herriko Bertsolari txapeldunak jantziko dio txapela irabazleari, Amets Arzallusek.

Ondoren, 14:30ean bazkaria eskainiko da Lur Berri aretoan, Idokiren eskutik. Bazkalostean, Lur Berrin bertan, rapean ariko dira Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre, freestylean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak