Debagoieneko Gurutze Gorriak egiten duen lana ezagutzera emateko jardunaldia antolatu dute larunbatean, ekainaren 10ean, Jose Maria Arizmendiarrieta Plazan (Laubide Plazan). Jardunaldiak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte iraungo du eta Debagoieneko Gurutze Gorriak dituen baliabideak ezagutu ahalko dira bertan. Bazkide eta boluntarioekin harremanak estutzea ere bada jardunaldi honen helburuetariko bat.
Jardunaldian zehar Bihotz Biriketako Bizkortze teknika erakusteko tailerrak izango dira. Baita, umeendako jolasak, ibilgailuen erakusketa eta loteriaren salmenta. Honetaz gain, boluntario eta bazkide egiteko aukera ere izango da bertan.