Iturrigorri basotik Urbiara eta buelta, domekan

Ubane Madera 2017ko eka. 5a, 09:00

Talde bat Arantzazutik abiatutako ibilbideetako bat egiten.

Parketxetik abiatu eta Iturrigorriko basoa zeharkatuz Urbiara igoko dira, Parketxera berriro ere bueltatzeko ibilbide zirkularra osatuz. Zailtasun ertaineko ibilbidea da –10,5 km inguru eta 450 metroko desnibela- edozeinek egiteko modukoa, eta lau ordu inguruko iraupena izango duena.

08:30etan abiatuko dira parketxetik. Eta eguerdi partean, ibilbidea bukatzean, mendizaleek Aizkorri-Aratz Natura Parkeko interpretazio zentroa bisitatuko dute. Bertan, eguneko ibilbidearekin zerikusia duten azalpenak emango dizkie gidariak berak.

Hiru euro ordaindu behar da ibilaldia; eta aurrez izena ematea komeni da: 943 78 28 94 / 699 335 183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net  

Domekako mendi irteera horrekin 2017ko mendi-irteeren programaren erdira iritsi dira. Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzea dute helburu Arantzazuko Adiskideek eta Arantzazuko Parketxeak antolatzen dituzten ibilbideok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak