Aurrekontu irekiendako proposamen bila Mondragon Unibertsitatera

Imanol Gallego 2017ko eka. 2a, 16:26

2018ko aurrekontuan txertatzeko herritarren ekarpenak jasotzen dabiltza Foru Aldundiko ordezkariak azken asteotan. Imanol Lasa diputatua eta Joseba Muxika zuzendaria Mondragon Unibertsitatera gerturatu dira gaur ekarpen bila. Horrez gain, arrasatearren ekarpenak jasotzeko asmoz, Seber Altube plazan aurrekontu irekien karpa jarri dute.

Iaz bezala, aurrekontu irekiak landu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, horretarako, hainbat ordezkari herriz herri ari da bisitak egiten, Gipuzkoako herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Aurten, Gipuzkoako 37 herri bisitatuko dituzte Foru Aldundiko arduradunek, iaz baino 21 gehiago.

Datorren urtera begira, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Foru Diputatu Imanol Lasak Aldundiaren lehentasunak bi izango direla azaldu du: "Ekonomiaren sustapena eta gizarte politikak". Bi gai horiez gain, Gipuzkoako erakunde nahiz norbanakoen proposamenak eta ideiak ere ezagutu nahi dituzte. Goizean Mondragon Unibertsitatean egindako saioan ekarpen ugari jaso ditu Lasak. Diputatuak adierazi bezala errepideak eta garraio publikoa dira ekarpen gehien jaso dituzten arloak.

Ekarpenak jasotzeko karpa

Aldundiaren aurrekontu irekien kanpaina herritarrei gerturatzeko asmoz Seber Altube plazan karpa bat jarri dute. Bertan, herritarrek beren ekarpenak egiteko aukera dute: eskaerak, proposamenak, kezkak zein kritikak. Ekarpenak jasotzeko prozesuak ekain bukaera arte iraungo du.

Karpan ez ezik, ekarpenak jasoko dira, baita ere, tokian tokiko erregistroetan, Gipuzkoa plazako Biztanleen Arretarako Gunean eta internet bidez. Horrez gain, lurralde osoan 300.000 esku-orri banatu dituzte, etxez etxe.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak