‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida’ aurkeztu da

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko mai. 29a, 12:44

Kirol erakundeek gida bat sortu dute entrenatzaileen eta adingabeko kirolarien artean WhatsApp bezalako teknologia digitalen erabilera egokirako.

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean landu dute ‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko Gida’. WhatsApp, Instagram, Facebook edo Snapchat bezalako tresna digitalak gero eta gehiago erabiltzen dituzte adingabeek, eta kirol eremuan ere ohiko tresna bilakatu dira. Entrenatzaileek taldeko kirolariekin komunikatzeko sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dituztela ohartuta, gida hau sortzea erabaki dute.

Entrenatzaile eta kirol-erakundeei zuzenduta dago gida; baliabide bat izan nahi du teknologia digital berrien ardurazko erabilera ezagutzera emateko eta errazteko, eta baita helburu horretan kirol erakundeak sentsibilizatu eta inplikatzeko ere lortu nahi du.

Batetik, teknologiek kirol esparruan eskaintzen dituzten onurei buruz hitz egiten du gidak; eta bestetik, baliabide edo sare sozialak arduraz erabiltzen ez badira, horrek ekarri litekeen arriskuak edo ondorio negatiboak nabarmentzen ditu. Besteak beste, kideekiko, aurkariekiko edota arbitroekiko errespetu falta edo mehatxuak; kideekiko erasoa (ziberbullying-a); jarrera sexistak, arrazistak, xenofoboak; irudi konprometituen hedapena; eta baita sexu-jokabide desegokiak ere.

Itun digitala
Entrenatzaileek beraien kirolariekin itun digital bat sinatu dezaten proposatzen du gidak: "Irtenbidea, erabilera debekatu baino gehiago, behar bezala bideratzean datza. Adingabeek eskubidea dute informazio egokia bilatzeko, jasotzeko eta erabiltzeko beren garapenerako, eta arreta berezia jarri beharra dago teknologia digitaletako eta hedabideetako alfabetatzean. Etapa ebolutibo bakoitzak jarraipena eta monitoretza eskatzen ditu adingabeei segurtasunez eta erantzukizunez jardutea ahalbidetzeko", adierazten da gidan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak